Egunak zeramatzaten zain.
Zenbait kartel iradokitzailek letra koloretsuz zioten:
ZIRKU MAGIKOA
Freddiek botoi urre-koloreak zituen soineko gorri bat jantzi zuen, kapelua, apur bat maspildua, eta bota beltzak, distiratsuak. Ontziak, maletak eta kutxak atera zituen karabanatik, eta plaza handiaren erdi-erdian utzi.
Lehen kutxa ireki zuen.
Izar batek egin zuen ihes, eta karpa bat zabaldu zen.Ikuskizuna has zitekeen?