Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok -bankuko exekutibo izandako gizona-, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak -nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin- batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.
Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.