MUNDUA BETETZEN ZENUTEN

MUNDUA BETETZEN ZENUTEN

IRASTORTZA, TERE

14,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-7681-905-0
Páginas:
112
Encuadernación:
Rústica
Colección:
PAMIELA POESIA
14,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

... BESTE inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez
hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea,
Gasteizen elkarrekin erositako katilu zurieder hartan.

Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara, ame-
tsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten direlako
Kantikarik Ederrenaren ostean... Eta behar bada, gozatu ka-
fea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik ekarri gozoa
testuetara -garbigailua isiltzen den bitartean- gau guztiak
edozein gau baitira lotaratu aurretik, gauerdirako orduerdi
baizik falta ez bada ere, adibidez, pottoka beltzak betazalpe-
ra trostan agertzen direnean.

Zirkunstantziak, irakinean lurruntzen dira, bitartean,
italianoan,
liburua osatzeari ekiteko molde baten bila.

-Eta erleek badaukate aspaldian guzti honen berri,
oheratzea esnatzea bezain zaila den arren!

Otros libros del autor

  • ETA ORAIN BADAKIT
    IRASTORTZA, TERE
    Eta orain badakit Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula harrez gerokoan eta badakit 2+2 zer den eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz iturri azpian jarri eta ilea garbitzea ilea busti hutsarekin, ala sakatsak askatuz garbitzea, eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez ala buruz behera garbitzea burua, eta negar ezkutuan egitea ala jai...
    Consulta disponibilidad

    15,00 €