MITOLOGIKA: EUSKAL HERRIKO IZAKI MAGIKOAK GAUR EGUNGO IKUSPUNTUTIK (CARTONE)

MITOLOGIKA: EUSKAL HERRIKO IZAKI MAGIKOAK GAUR EGUNGO IKUSPUNTUTIK (CARTONE)

ARITZA BERGARA-RAQUEL ALZATE-RICARDO DEL RÍO

24,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
ASTIBERRI (COMICS)
Año de edición:
2001
Materia
Cómic/ novela gráfica/ilustrados
ISBN:
978-84-95825-21-6
Páginas:
80
Encuadernación:
Cartoné
Colección:
COLECCIÓN MITOLOGIKA
24,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

'Mitologika' lanak euskal mitologiaren errepaso zabala eskaintzen digu, gure lurraldeetan bizi izan ziren izaki magikoen eskutik. Hor aurkituko ditugu galtzagorri txiki jostagarriak eta jentil erraldoiak, Amalur jainkosa eta Gaueko, iluntasunetako jauna... Aritza Bergararen testuekin batera, Raquel Alzate eta Ricardo del Ríoren irudiek ikonografia modernoa sortu dute, gure arbasoen mundu hori gaur eguneko jendarte anitzera hurbiltzeko.

Euskal mitologia oparoa irudietara ekarri beharrak sorrarazi zuen 'Mitologika', eta lanik zailena izan da mitologia horretako pertsonaiak iruditan irudikatzea, datuak oso urriak baitira, eta are kontraesankorrak: “Herri bakoitzean modu desberdin batez deskribatzen dituzte Olentzero edo lamiak; toki batzuetan praka motzeko iratxoak dira galtzagorriak, eta beste batzuetan, ordea, intsektu forma dute. Hartara, guk pertsonaia horiei buruzko informazioa bildu dugu –nortasunari buruzkoa bazen ere–, eta irudietara ekarri dugu”, adierazi zion Raquel Alzatek Carlos C. Borra kazetariari, 'Deia' egunkarian.

'Mitologika' trilogia bat da, eta beste bi liburu hauek osatzen dute: Mitologika. 'Sorginen mundua' (Aritza Beragararen testuak, eta Raquel Alzateren marrazkiak) eta 'Mitologika. Erraldoien mundua' (Aritza Bergararen testuak eta Ricardo del Ríoren irudiak). Hiru aleak euskaraz zein gaztelaniaz eskura daitezke.