MEATZE AUZO DESAGERTUAK
-10%

MEATZE AUZO DESAGERTUAK

GEURE KULTURA ONDAREAREN ZATI BATEN GALERA KONPONEZINA

RODRÍGUEZ CAMARERO, JUAN IGNACIO

15,00 €
13,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
BETA III MILENIO, EDICIONES
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-15495-72-7
Páginas:
240
Encuadernación:
Rústica
15,00 €
13,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

XIX. mendeko azken herenean, Bizkaia eta Kantabriako eskualde mugakidea irauli zituen meatzaritzaren gorakadaren babesean, ordura arte ikutu gabe zegoen lurralde birjinaz jabetu ziren meatze industriako jardunak. Aldi berean, langile asko behar zituen meatzaritzak iraganean inoiz ere populatu ez ziren lekuetan gizakientzako kokalekuak agertarazi zituen mea ustiategien ondoan, langileak egunero joan-etorria egitera ez behartzeko asmoz. Auzo berri horiek, batzuetan ustekabean agertutakoak eta besteetan, berriz, meatze konpainien bultzadaz, apurka-apurka, modu iraunkorrean auzotar asko hartu zuten, baita biztanleek ezinbestez eskatzen zituzten oinarrizko zerbitzuak ere, besteak beste, edateko ur egokiaren hornikuntza, eskolen irekitzea, medikuen asistentzia eta elizarena, zaindarien jaien ospakizunak eta bizilagunei janariak hornitzeko denda sare txikiaren sorrera. Halako kokalekuetan elkarbizitzak pertsonen arteko hartu-emanak sendotu eta, auzoek bere nortasuna zutela, bizilagun ugariz osatutako herri elkartuen erakuntza bultzatu zituen. Horrexegatik, bertan bizi zirenen aldetik, gogoz barneratuko zuten bertako auzokide izatearen sentimendua. Auzo haien jatorria mea ustiakuntzaren gorakadari lotu zen bezala, euren bilakaera eta gainbehera ere meagintzaren menpe gelditu zen. Mea zainak agortu izanak auzogune haietatik batzuen gainbehera eta desagertzea ekarri zituen, biztanle barik gelditu arte, eta bertan auzoetako etxeen hondakinak oraindik salbatu beharreko meatze ondarearen erakusgarri dira. Ikerkuntza lan honetan, auzo haien artean nabarmendu beharreko kasuak berrikusiko ditugu. Meatzaritza gailurrik gorenean zegoela, unerik onenak eta gogoangarrienak bizi izan zituzten arren, gaur egun, ostera, guztiz desagertu edo erabat ahaztuta geratu dira bazterretan.

Otros libros del autor

  • BARRIOS MINEROS DESAPARECIDOS
    RODRÍGUEZ CAMARERO, JUAN IGNACIO
    Al calor del auge minero que revolucionó Bizkaia y la zona limítrofe de Cantabria durante el último tercio del siglo XIX, las actividades mineras fueron ocupando paisajes que hasta entonces se conservaban prácticamente vírgenes. Al mismo tiempo, la gran cantidad de mano de obra que se demandaba, produjo que en torno a las explotaciones mineras y al objeto de evitar traslados di...
    Consulta disponibilidad

    15,00 €13,50 €