ALTUNA URDIN, JON / DÁVILA BALSERA, PAULÍ / EIZAGIRRE SAGARDIA, ANA / ZABALETA IMAZ, IÑAKI
Liburu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren bilakaeraren sintesia da. Lanbide Heziketaren hasieratik (XIX. mendea) gaur arteko aldia hartzen du. Lan honetan, Euskadiko Lanbide Heziketak historian zehar izan dituen aldaketak ikus daitezke, nagusiki hezkuntza-arloko transferentzia autonomikoen prozesutik abiatuta gertatu direnak. Une hartan, inflexio-puntu bat gertatu zen: Euskadiko Lanbide Heziketak erdi ahaztutako hezkuntza-eredua izateari utzi zion, eta nazioarteko erreferentziako hezkuntza-eredu bihurtu da, batez ere enpresa, ikastetxe eta erakunde eta instituzio politikoen etengabeko berrikuntza eta parte-hartzeagatik.