KATALINA KONTALARI

KATALINA KONTALARI

ZUBELDIA, IÑAKI

15,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2010
Materia
Infantil y juvenil
ISBN:
978-84-7681-632-5
Páginas:
24
Encuadernación:
Cartoné
15,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Zomorroen artean txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze bat. Txitxarraren kontakizunek basoko biztanleak txoratuko ditu, baita liburu honen irakurleak ere, berritu egiten baita kultura ahoz aho transmititzeko ohitura.

Hirugarren aldia da Iñaki Zubeldiarekin batera Estibalitz Jalón aritzen dena, beste hiru albumetako irudiak ere egin baitizkio. Oraingoan Estibalitz Jalónek haurtzaroko oroitzapenak eta bere sorterri Iekora izan zituen gogoan, basoa eta txitxarra sortzeko, azkeneko hau bere amonaren irudia baita. Teknika artistiko hauek erabiltzen ditu: urmargoak, gouachesak, zur, kafe, te edo lixiba margoak, eta behatzak azken ukituak emateko. Etxepare bekaren III. Edizioaren epaimahaiak (Aitziber Alonso, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña eta Mikel Valverde) ?albumeko marrazki goxo eta leunak nabarmendu zituen, giro berezia sortzen baitute?, baina baita testuaren kalitatea ere, ?iradokizunez betetako alegia poetikoa delako, intriga pixka bat ere baduena?.

Otros libros del autor

  • KANGURUAK ZOOTIK IHESI
    ZUBELDIA, IÑAKI
    Hiru kanguruk Frankfurteko zootik ihes egin dute basurdearen eta azeriaren aguntzarekin. Ahalegin horretan basurdeari letagin bat puskatu zaio. Inguruko erri txiki bateko umeen lagun egingo dira animaliak eta ia egunero jolas egingo dute lkarrekin. Umeek bi eginkizun hartuko dituzte beren gain: kanguruak Australiaraino bidaltzea eta basurdeari letagin puskatua konpontzea. Lort...
    Consulta disponibilidad

    15,40 €

  • MADDIREN AMETSAK
    ZUBELDIA, IÑAKI
    Consulta disponibilidad

    9,98 €

  • XIRRIPIN FANTASMATXOA
    ZUBELDIA, IÑAKI
    Consulta disponibilidad

    8,60 €

  • IPUIN EROA
    ZUBELDIA, IÑAKI
    Ipuin hau guztiz eroa da, horretaz seguru egon zaitez. Honelako ipuin batean edozer gauza gerta daiteke. Irudimenak ez du mugarik. Zailtasun guztiak erraz gainditzen dira. Baina ipuin hau idatzi duena gustura geratuko da, liburuxka honek irakurlearengan irribarre batzuk eta barre algara luzeren bat sortzen baditu. ...
    Consulta disponibilidad

    7,00 €