HIRU DRAGOI

HIRU DRAGOI

OLATZ BRAVO

7,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
EREIN EDITORIAL
Año de edición:
2013
Materia
Infantil y juvenil
ISBN:
978-84-9746-797-1
Páginas:
28
Encuadernación:
Rústica
Colección:
SASI GUZTIEN GAINETIK
7,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Hiru Dragoi abentura ipuina da zeinetan laguntasunaren garrantzia nabarmentzen den. Ozeanoan galdutako uharte magikoan bizi den haur bakarra da Ekiñe. Bere aitak, alaba goibel ikusi eta, hiru dragoi oparituko dizkio. Kide berriekin makina bat bizipen izan arren, Ekiñek ezin du bihotzetik tristura desagertarazi. Gau batean, debekatuta duen magia gabeko gizakien herrira iritsi eta Ekain leihotik lotan ikusiko du. Dragoien magiari esker, mutikoaren ametsetan murgilduko da, laguntasun zoragarri bati hasiera emanez.
Hiru hilabeteko ekografia egiteko zain zegoela, bururatu zitzaion ipuina autoreari. Nolabait ere, istorio honen sorreran, haurdunaldiak pizten duen ilusioak eragin bizia izan zuela baieztatu daiteke. Ametsetako lagun hauek, gaindiezina den mugarik ez dagoela erakusten digute. Benetako laguntasunak debeku eta aurreiritzi guztien gainetik bizirauten duela. Guzti hau, itsasoan ondoratutako altxor izkutuak eta zeruko konstelazio hurrunenak barne hartzen dituen testuinguru magikoan, gertatzen delarik.
Iluntasunetik sortutako argi bitxi eta koloretsuak dira liburu honetako ilustrazioak, istorioak darion giro onirikoarekin bat datozenak. Ipurtargi bat eskuartean gordeko bagenu bezala, ilusioz hornitutako sekretuak kontatzen dizkigute irudiek, mundua alaia eta magikoa izan daitekeela adierazten digutelarik.

Otros libros del autor

  • IZOTZ ZULOA
    OLATZ BRAVO
    Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etx...
    Consulta disponibilidad

    7,00 €