HARTZAK

HARTZAK

KRAUSS, RUTH

13,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-7681-859-6
Páginas:
32
Encuadernación:
Cartoné
Colección:
TAMAINA HANDIA
13,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Jatorriz 1948an Phyllis Rowand-en irudiez argitaratua, Ruth Krauss-ek hitz gutxiko eta onomatopeiaz betetako istorio labur dibertigarria sortu zuen. Istorio hori 2005ean berrargitaratu zen Maurice Sendak-en ilustrazioekin: oraingoan hartzak animalia saltokari-saldo bat bihurtu ziren, "Piztiak bizi diren lekuan" obrako Max-en antzera otso-larruz mozorratutako haur batekin batera komedia ezin bizkorrago bat antzeztu zutenak.
Sendak-en beste obretan bezala, lotara joateko orduan hasten da dena: bekaitzaldi batean, txakur batek peluxezko hartza kentzen dio haur bati. Ihesi doala, hartz ikaragarrien talde bat abiatzen da lapurraren bila, toki eta egoera atipiko harrigarrietan, ustekabeko amaiera batera iritsi arte. Itzulpenak jatorrizko testuaren egitura errimatua gordetzen du.
1950 eta 1960ko urteetan, Ruth Krauss-ek eta Maurice Sendak-ek album ilustratuaren generoa eraberritu zuten, "A hole is to dig" edo "A very special house" tituluekin, besteak beste. Ruth Krauss oso idazle ezaguna zen, liburu labur, samur eta gatzdunak idazten zituena. Hitz-joko sinple bat kausaondoriozko ikerketa folosofikoa bihur zezakeen, orekari eusteko inolako arazorik gabe. Nonsense delakoaren artista, haren obrek, melengak izan gabe, ahotsa ematen zioten haur-irakurleariari.
Bien artean, sortzaile tandem emankorra osatu zuten, marra azkarreko eta ur-margo adierazkorren istorioak sortu zituztelarik. Literaturaren eta artearen aldetik elkar inspiratu eta heldu zuten: arte iraultzailearekin gertatzen den bezala, haiek liburuak freskotasun osoa gordez iritsi dira gaur egunera.

Otros libros del autor

  • UN CLOT ÉS PER CAVAR-HI
    KRAUSS, RUTH
    "El puré de patates és perquè ningú no quedi amb gana. L?herba és per tenir-la a terra amb fang a sota i trèvols a sobre. Un cargol és per sentir el mar." ?Un clot és per cavar-hi? va ser, el 1952, l'obra amb la que Ruth Krauss i Maurice Sendak van iniciar una fructífera col·laboració literari-artística, que es va prolongar fins al 1960 i s'activaria de nou el 2005 amb ?Ossets?...
    Consulta disponibilidad

    12,00 €

  • UN HOYO ES PARA ESCARBAR
    KRAUSS, RUTH
    "El puré de patata es para que a todo el mundo le den de sobra. La hierba es para tenerla encima del suelo, con tierra por debajo y tréboles por el medio. Una caracola es para oír el mar.""Un hoyo es para escarbar? fue, en 1952, la obra con la que Ruth Krauss y Maurice Sendak iniciaron una fructífera colaboración literario-artística, que se prolongaría hasta 1960 y se retomaría...
    Consulta disponibilidad

    12,00 €