EZ NAIZ FUJIN IZAN

EZ NAIZ FUJIN IZAN

AZKONA, JOSETXO

15,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2010
Materia
Poesía
ISBN:
978-84-7681-661-5
Páginas:
120
Encuadernación:
Rústica
15,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Aparta da haijin japoniarrak (haikuegileak) poesia sortzeko darabilen moldea. Alderdi hori gurearekikoa hain diferentea izaki, hautemate horrek pizten du ikusmina gutartean. Bai, budismoak, taoismoak, zen filosofiak..., labur erranik, ekialde urruneko pentsaera aire horiek badute loturarik poesia mota honekin. Gako horien ezaguera, noski, baliagarria da haikua zertan den hobeki preziatzeko. Baina garbi gera bedi: haikuak ez du apologiarik egiten ezein erlijio edo eta bertze ideologiaren alde. Bizitza, halaber, urratu beharreko bide baten gisara hartuz, bai metaforikoki eta baita zentzu hertsian hartuta ere, haijina, sortetxea abandonaturik eta arauz beteriko gizarte hierarkizatu bati bizkar emanda, arlote bihurtu eta bideari lotu zitzaion, nomaden antzera. Haikuegileak, horrela, txitean-pitean bidean barrena ikusitakoak izanen du kontagai bere zeregin poetikoan, delako hori axola handiko edo ttipikoa den epaitzeke. Berak, gainera, ez du gogoko bere burua testuan agertzea. Niaren agerpena, hortaz, ez dago kasik haikuan. Eta, arraioa!, zer zaila den guretzat gure ?ni? neurotiko, antsiatsu eta orojakilea nonahi agerian utzi nahi izate horri uko egitea, ezta? Haikuak, aitzitik, badu gaitasun hori, eta horrelakoak eta bost.

Otros libros del autor

  • GALDEAK ETA BALEAK
    AZKONA, JOSETXO
    EGIA ala gezurra da hobea dela zinemagileen arkitektura eta arkitektoen pintura, olerkarien argazkiak eta musikarien poesia baino? ZERGATIK non eta pixa egiten dugun tokian beti izaten baitu arbolak bere gibelaldea, gu eta arbola nonahi gaudela? GEZURRA da Bukowskik ez zuela Chinaski atsegin, baina bai, aitzitik, Tchaikovsky eta Maiakovski? GIZONA gizonarentzat otso bad...
    Consulta disponibilidad

    15,00 €