ETCHEVERRY, PEIO / ETCHEVERRY-AINCHART, PEIO
Hazparneko, Kanboko eta Amikuzeko mediatekek, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin "Euskal Herria : Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l'histoire" liburu berriaren aurkezpenak antolatzen dituzte abendu honetan, Peio Etcheverry eta Peio Etcheverry-Ainchart idazleen parte-hartzearekin. Bi hizkuntzatan idatzia den liburu honen aurkezpenak euskaraz eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin.