EROS(KI). MERKATUAREN EROTIZAZIOA, EROTISMOAREN MERKANTILIZAZIOA

EROS(KI). MERKATUAREN EROTIZAZIOA, EROTISMOAREN MERKANTILIZAZIOA

URANGA, MITXELKO

12,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2012
Materia
Ensayos literarios
ISBN:
978-84-7681-822-0
Páginas:
128
Encuadernación:
Rústica
Colección:
UPAINGOA SAILA
12,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Mitxelko Urangaren entsegu-lan honek erotismoaren merkantilizazioa eta merkatuaren erotizazioa jorratzen ditu, biak uztartuz prozesu orokor baten bi alde banaezinak direlakoan. Lanak pentsarazten digu gure garai honetako kapitalismoari dagokiola halako lege nagusi bat, sedukzioarena nonbait, eta lege hura, aipatu barik ere, zertan den azaltzeko bidea jorratzen laguntzen digu. Merkatuak Erosaren potentzia barneratu duen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu direla. Nonbait, ez dakigu bizitzen sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, kontsumoaren logikatik kanpo. Eta gertaera horietan denetan, lanak boterearen konfigurazio zahar eta berrien zantzuak ikusten laguntzen digu.

Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazioa ezarri erronkak, esate baterako zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, begi bistan jartzen saiatu da egilea, baita norainoko eragina izan duten argitzen ere. Eta halaxe, galdera asko iradoki eta irekita uzten dizkigu saioak, gure iritziz ez hutsalena honakoa: zeinek kolonizatu du zein, erotismoak merkatua ala merkatuak erotismoa? Ongi jakin arren merkatuak aspaldi kolonizatu zuela gure bizi-mundua.

Epaimahaia

Otros libros del autor

  • TARTAROA
    URANGA, MITXELKO
    Desertua geroz eta handiagoa da, kuantitatiboki zein kualitatiboki; ez dago, ordea, desertuari muzin egiterik. Desertua gainera etorri zaigu, berriz ere, eta ez dago ihes egiterik. Zorigaitza, atsekabea eta tristura nagusitu dira paraje lehor honetan, eta ez dirudi mugarik ezagutzen duenik. Leku guztietatik mundu hau posibleen artean hoberena dela eta kexatzeko arrazoi nahikori...
    Consulta disponibilidad

    12,00 €