DUMITRU BILUZIK

DUMITRU BILUZIK

KOLDO IZAGIRRE

11,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
2020
Materia
Infantil y juvenil
ISBN:
978-84-9109-595-8
Páginas:
104
Encuadernación:
Rústica
11,50 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Koldo Izagirre (Altza-Pasaia, 1953) Dumitru pertsonaiaren sortzailea da (Dumitru, 2014), behar ez zukeen lekuan egoteagatik gaizkile bihurtutako nerabea. Bigarren liburu honetan, Dumitruren diarioa aurkezten digu: kezkak, sumindurak, ezinegonak, jakin nahiak, ihes egin beharra. Gaztetxoa izateak ematen dituen lanak. Zergatik utzi ninduen amak? Errumaniar jatorragoa ote nintzateke musika errumaniarra besterik joko ez banu? Euskaldun jatorragoa ote nintzateke errumanieraz jakingo ez banu? Zergatik gorrotatzen du mundua Olatzek? Nola sartu bizitzan? Nola arraio maitatzen da? Biluzik, bai.–Ihesean, babesik gabe zaude.Hori ere badakit, badakit, badakit.–Zure amari deitu behar zenioke.Nire begien bila, lotsarazi nahian.–Mesedez, deituiozu.Espaloi aldera jiratu nintzen. Hondatu gabeko farola gehiegi, izarrik ezin ikusi.–Ez daukat amarik.Patricia poliziaren eskua sumatu nuen sorbaldan.“Barka nazazu” leun bat erantsi zidan.Nik nahi baino lehenago abandonatu ninduen eskuak.
 

Otros libros del autor

  • DUMITRU
    KOLDO IZAGIRRE
    Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. ...
    Consulta disponibilidad

    9,50 €