Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian
Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu
Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko
Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko
Bizi zaitezke, edo ez.