ASSILAH-KO EROA

ASSILAH-KO EROA

URRUTIA CAPEAU, JOSE ENRIQUE

17,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2010
Materia
Novela moderna y contemporánea
ISBN:
978-84-7681-642-4
Páginas:
168
Encuadernación:
Rústica
Colección:
KONDAGINTZA
17,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Tronuan eseri berrian, sultan Babur-ek jauregiko lorategian kurtisauak bildu, eta populuari zazpi eguneko festa eginen ziola opari iragarri zien. Visir al-Khasr, aldiz, honela mintzatu zitzaion:

?Oi sultan urosa! Egiozu populuari liburu bat opari, Profeta eta lau «Kalifa Zuzenen» gaineko istoriak, errege handien balentriak eta gizon sainduen egitateak konta ditzakeena eta «Babur-en Liburua» dei daitekeena.

Lorategi hartan, beste txori eta hegaztien artean bazen papagaio bat, visir mintzatu-eta txilio egin zuena: «Babur-en liburua, Babur-en liburua».

Sultanek irri egin zuen, gogotik iragan zitzaizkion tipitatik irakurritako istorioak: Rustan-en balentriak, Elefantearen Eguna, Sindbad-en bidaiak eta beste.

Jakintsuak bildu eta lanean jarririk, bi urteren buruan Babur-ek liburua eduki zuen bere eskuetan. Visir al-Khasar-ek iragarri bezala, fortuna onarekin emanen argitara, non gaur egun ere laudatzen bahitute historiagileek; bai ordea, gutik daki Iiburua Babur-en kreatura dela, non populuak Tuti Namek deitu zuen, hots, «Papagaioaren Liburua».