Ume baten bizipen latzak jasotzen dituen kronika da Akim ihesi.
Gerraren indarkeria pairatu eta ihes egin behar izan du Akim-ek; bere etxea eta herria
suntsituta ikusi ondoren, familia eta lagunak galdu ditu.
Soldadu batzuek atzemango dute handik gutxira, eta haien esklabo bihurtuko da ihes
egitea lortzen duen arte...
Akim-en istorioa gogorra da, baina ez da bakarra. Tamalez, gerren krudeltasunaren biktimak
diren hainbat eta hainbat haur, emakume eta gizonezkoren istorioa ere bada...