OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUOAK. GERRA ZIBILAREN ERREPRESENTAZIO ARTISTIKOAK VS.

OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUOAK. GERRA ZIBILAREN ERREPRESENTAZIO ARTISTIKOAK VS.

ARROITA AZKARATE, IZARO / OTAEGI IMAZ, LOURDES (ARG.)

24,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad
Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO
Año de edición:
2016
Materia
Historia universal
ISBN:
978-84-9082-290-6
Páginas:
274
Encuadernación:
Rústica
24,00 €
IVA incluido
Consulta disponibilidad

Memoriari eta lekukotzei buruzko ikasketek nazioartean sortu duten interesa kontuan izanik, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografiko honen asmoa. Hainbat diziplina biltzen dituen lan esparru zabala da oroimenarena. Horregatik, elkarren osagarri izan daitezke politikaren eta historiografiaren arloko diskurtsoak eta adierazpide kultural ezberdinetako errepresentazio artistikoak; ekoizpen zinematografiko, musikal edota literarioak, besteak beste. Horiek aztertzean, bereziki erreparatu nahi izan diegu oroimen leku gisa euskal gizartean esanguratsu diren sinboloei eta gerra bizi izan zutenen lekukotzei, afektu kolektiboen sorreran duten garrantziagatik eta, gerrako esperientzien kontaketan, giza mailako «egiei» leku egiten dietelako.